Maiatzaren 9ko Topagune informatiboa LOMCEren aurka

 

argazkiaMAIATZAREN 9AN, 20:00ETATIK 24:00ETARA

“Hezkuntzan Geu Eragile” eta “Denon Hezkuntza”  taldeek antolatutako ekimena.

LOMCEren tramite parlamentarioa maiatzaren 10ean hasiko dela eta, bezperan antolatzen ditugu Topagune informatibo hauek Hezkuntzako eragile guztiei begira, ondorengo gai-ordenarekin

Topagunearen aurkezpena.

LOMCE legea, tramiteak eta erantzunak. Zer da LOMCE, zer ibilbide jarraituko du, zer eman du maiatzaren 9ko grebak, ba al dugu estrategia bateraturik E.H.n erantzuteko, zer espero daiteke Jaurlaritzatik? HGEren eta DHren proposamenak.

Haiek LOMCE eta espainolizazioa, eta guk zer? Geure curriculumaren adibide bat (Orio), desobedientziarantz, maiatzaren 30eko karta soziala hezkuntzari dagokionez.

Parte hartuko duten ikastetxeak:

Oarso-Bidasoa: Irun (Txingudi BHI Ikastola)

Donostialdea: Donostia (Amara Berri (Morlans)

Kostaldea: Zarautz (Orokieta)

Tolosaldea: Amezketa (Herri eskola) zehaztear oraindik.

Hernani aldea: Urnieta(Egape BHI)

 

Etiquetas: