Presoen aldeko mosaiko erraldoia

Aurten ere, iaz bezala, Herrirak Euskal Herriko herri eta auzoetako plazak jendez betetzera deitu du presoen eskubideen alde eta espetxeak hustu bidean. Espainiar eta frantziar estatuen blokeo estrategia gainditzeko herritarroen aktibazioa beharrezkoa da.Beraz, urtarrileko mobilizazio erraldoiaren ondotik, plazak betetzeko erronkari helduko diote.

Irunen, erronka horri mosaiko itxurazkoa egitearena gehitzen zaio. Izan ere, joan den urtean jende asko elkartu bazen ere, ezinezkoa izan zitzaien irudia behar bezala osatzea. Aurtengoan bai, ez dugu hutsik egingo. Eta horretarako, Irungo Herri Bilguneak ekimen honetan parte hartzeko deia egiten dute.

Hitzordua maiatzaren 18an, larunbata, 12:00tan Zabaltza plazan jarrita dago.

Mosaikoarekin batera musika eta pintxoak egongo dira.

Etiquetas: