Bost egunotan orotariko publikoari zuzenduriko egitaraua osatu da, debaldeko jarduerez osatua batik bat, besteak beste, aurten plazan antolatu den Jam Session saioa.
Moskuko Jaien Asanbladak, abuztuaren 14tik 18ra bitarte ospatuko diren jaien egitaraua antolatu du, orotariko publikoari zuzenduriko egitaraua izanen da, auzoko kaleetan zehar burutuko diren doako jarduerez osatua batik bat.
Bost egunotan zehar, urtero lez, Mosku auzoa pertsonen topalekua izanen da, non, jaietara hurbiltzea erabakitzen duen orok jarduera eta ekimen desberdinez gozatzeko parada izanen duen.
Partehartzea sustatzea eta giro ona sortzea dira honen guztiaren helburua. Hala nola, adin guztiei zuzendutako egitaraua osatu dela azpimarratzen dute Jaien Asanbladatik.
Asteazkenean, jaien abiapuntu gisa, 19.00tan Mertxe Trantxeren eskutik burutuko da Paseo Historikoa. 20.30ak aldera aldiz, txalapartaren doinuen laguntzaz, jaiei hasiera ofiziala emanez, jaien pregoia. Honen ostean, 21.30ak aldera Big Band Theory taldea izanen da ikusgai.
Ostegunean, abuztuak 15, arratsaldearen lehen zatian txikienen txanda izanen da, 17.00etan haur jolasak eta 18.30tan txokolatadaz gozatzeko aukera izanen dute. 21.30tan, aurten lehen aldiz, plazan Jam Session saioa antolatu da.
Ostiralean, abuztuak 16, azken urteetako bidea jarraiki, 17.00etan parte hartze libreko merkatua antolatuko da, interesa duen orok jarri dezake salerosketarako edota trukerako postua. 19.00tan Joko Ez Olinpikoei emanen zaie hasiera, non, bertan gauzatuko diren probek, garaieleei eskainiko zaizkien sari ederretarikoren bat eskuratu nahi duten parte hartzaileen abilezia jarriko dute frogan.
Beste behin ere, musika emankizunek toki garrantzitsua dute jaietan, honela, ostiraleko kontzertuei 20.30tan emango zaie hasiera, bertan Capsula (Bilbao), Mushroom Caffeine (Hondarribia) eta Matxura izanen ditugu.
Larunbatean, abuztuak 17, eguerditik gauerako egitaraua antolatu da. 13.00etan Kemen Dantza Taldearen emankizunarekin hasiko da eguna. 14.00tan Bazkari Herrikoiari ekingo zaio, 10 eurokoa da txartelen salneurria. Hau amaitutakoan bertsotrikipoteoarekin emango zaio jarraipena. 19.00tan bestalde, Bonbereneako Txaranga arduratuko da karrikak jai giroz eta dantzez hornitzen.
Egunarekin amaitzeko 21.30tan emango zaio hasiera kontzertuei, Joseba Irazoki (Bera), Las Culebras (Iruñea) eta Zakillers (Bera) izanen dira hurrenez-hurren.
Azkenik, igandean, abuztuak 18, 12.00tan Bertso saioa antolatu da, taula gainean Uxue Alberdi, Manu Goiogana, Odei Barroso eta Fredi Paia izanen dira. Arratsaldean, 17.00ak aldera, Sardin jatea burutuko da eta 17.30tan Joko Ez Olinpikoei emango zaie jarraipena. Dagoeneko jaien azken txanpan, 20.00tan Kabigorri Ateneoan Ainara Legardonen kontzertua burutuko da eta 22.00etan plazan Estornudo Nuclear.
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 1617 irakurketak
- Castellano