Irungo BILDU udal taldeak azken egunetan kiroldegien inguruan herrian agertutako gatazkaren aurrean bere jarrera adierazi nahi du ohar hone bidez:
Udal gobernuak zerbitzu publikoak pribatizatzeko daraman politika, Alderdi Popularraren eskutik beti, langile talde batekin sortutako gatazkaren erantzule zuzena da eta onodrioz, irundarrak izango dira benetako kaltetuak berriro ere.
Beste batzuetan bezala, udal gobernuak eman nahi dion “inrtenbidea” adabaki bat izango da, pribatizazio politikan aldaketarik ez badago, zerrendara gehituko den gatazka berri baten zain egongo gara, eta honek kezkatu egiten gaitu.
Honen aurrean gure taldeak argi dauka zein den bidea, kudeaketa zuzena. Behin eta berriro errepikatuko dugu zerbitzuak publikoak eta kalitatezkoak izan behar dutela. BILDU-k bere esku dagoen guztia egingo du hau posible izan dadin.
Kasu honetan, eskari zuzuena egiten diogu udal gobernuari, kiroldegietako kudeaketa bere gain har dezan, benetan uste dugulako zerbitzuak kudeatzea inbertsio bat dela eta ez gastu bat, beraiek ulertzen duten bezala.
Gainera, langileen eskubideak defendatuko ditugu, ezin dugulako onartu kolpatuak eta kaltetuak izaten lehenak beti beraiek izatea.
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 2176 irakurketak
- Castellano