Irungo Bilduk "Irun, Ciudad del Buen Humor" kontzentrazioan parte hartzera deitzen du

Logo Irungo Bildu

Irungo Bildu.- Irungo BILDU-k bihar hilak 15erako antolatu den ekimenaren aurrean bere iritzia plazaratu nahi du.

Irungo BILDU-k oso positibotzat hartzen du gure herriko hainbat eragile bildu, eta bizi dugun egoera iraultzeko asmoarekin mobilizazioak deitzea. Tamalez, gaur egungo egoerak eta udal gobernuak Irungo hiritarrek bizi duten egoerari aurre ez egin nahi horrek halako ekimenak antolatzera behartzen ditu. Gure ustez halako ekimenak ezinbestekoak dira bizi dugun egoera aldatzeko eta bide horretan gure babesa jasoko dutela argi utzi nahi dugu. Aldaketa honen beharra behin eta berriro aldarrikatu dugu udal taldetik, eta hiri honetan, politika beste era batera egitearen beharra dagoela argi geratzen ari da.

Horregatik, Irungo BILDU-k, bihar arratsaldeko 8:00etarako eragile eta elkarte ezberdinek antolatu duten kontzentrazioarekin bat egiten egiten dugu eta hiritar oro bertan parte hartzera animatzen dugu.

ALDA DEZAGUN GUZTION ARTEAN EREDU EKONOMIKO ETA SOZIALA!!!!!

Etiquetas: