Sorturen eratze prozesuaren azken batzarra

Sortuk hurrengo larunbatean, hilak 23, Iruñako Baluarten egingo duen kongresuarekin amaitutzat emango du bere eratze prozesua.

Eztabaidaren bitartez alderdi berriaren oinarriak finkatu ditu, azaroaren 17tik otsailaren 23ra arte hedatu den prozesuan.

Baina oraindik eratze prozesua bukatzeko 4. batzarra burutu behar dute. Azken batzar honen  helburu nagusia barne hauteskundeen bidez Sorturen egitura ezberdinetarako ordezkariak aukeratzea izango da eta Irungo egituraz arituko dira.

Sorturen prozesu eratzailearen 4. eta azken batzarra larunbat hontan, hilak 16, 17:00tan Hazia Kultur Elkartean burutuko dute.

Etiquetas: