Ekintza ordenantza ez da herritar eragile batzuen gustokoa

Iargazkiarungo EHBildu.- Astelehenean, hainbat eragile sindikal, politiko, elkarte eta eragile sozialek udalak aurkeztutako ekintza ordenantzaren aurrean beraien jarrera  plazaratu zuten. Guztiak batera  eskaera zehatza egin zuten, prozesu hau bertan behera utzi eta benetako parte  hartzea oinarri duen prozesu berri bat hastea.

Irailaren 4ean EH Bilduk prentsaurreko baten bidez ekintza ordenantza honen aurreko jarrera azaldu genuen. Gogora ekartzeagatik, prozesua geldiaraztea eta prozesu parte hartzaile bat martxan jartzea eskatzen genuen.

Hilabete beranduago bistan da ez garela gu herri honetan parte hartze eza ikusten dugun bakarrak. Poztu egiten gara eragile eta elkarte hauek egindako eskaeragatik. Gure ustetan, honek argi erakusten du udala ez dela herritarroi eskaini beharko ligukeen parte hartzeko biderik eskaintzen ari.

Udal gobernuari herritar talde hauek egindako eskaerari kasu egitea eskatzen diogu, ez dezala beste alde batera begiratu eta abian duen prozesuarekin itsu itsuan jarraitu. Bada garaia herritarrekin batera elkarlanean aritu  eta parte hartzeko bideak  zabaltzen hasteko.

Etiquetas: