7. Eko Zinemaldia, Ekologistak Martxan antolatuta

Kartela

Zazpigarren Ekozinemaldia, zinema eta zor ekologikoaren zinemaldia. Aurten, lehen aspektu nabarmengarria da "krisi" deitu zutena sakondu egin dela (hain zuzen, ustelkeria politiko eta ekonomiko sakoneko kasu berri baten berri izaten ari garenean). Hemen toka dakigukeena (langabezia, murrizketak, pribatizazioa, etab.) ez ezik, gure diskurtsoetan oraindik eragiten ez duten beste batzuk ere aipatu nahi ditugu. Izan ere, krisia ez da soilik hemen pairatzen dugun zerbait; sistema osoari dagokio, eta handiagoa da beste leku batzuetan, bere jarraitutasunagatik eta ondorioengatik. Bitartean, gure ekonomia beste batzuen mende dago (edo gehiago), eta ohartzen ez garen ingurumen eta gizarte ondorioen erantzule da. Hemen bizitzen ari garen egoera bera beste herrialde batzuetan bizi izan zuten lehenago, konponbide eta emaitza berberak izanda (kasualitatez, aurten ere ikusi dugu prozesu haietan pribatizaturiko enpresak bakoitzari dagokion estatuak berreskuratu dituztela (YPF Argentinan, Iberdrolaren enpresa elektrikoak Bolivian)). Hala, erauzketa jardueraren muga luzatzen ari da, bere ingurumen eta gizarte ondorioekin batera. Eta, era berean, erreakzioa, erresistentzia eta antolaketa, hemen hautaturiko dokumentalek ondo islatzen duten bezala.

Irun-eko Proiekzioak: 

-  Otsailaren 27a “Los Nahua, 20 años después” + “Euskal Herria: La Deuda Oculta”

-  Otsailaren 28a “Somalia Tóxica”

Baina egitate deigarria da transnazional handiek, krisi bete-betean, beraien etekinak eta boterea areagotzen jarraitzen dutela. Hemen, ezin ditugu estatuko eta euskal enpresak ahaztu, esan bezala aurreko aldian Latinoamerikara eta beste herrialde batzuetara hedatu zirenak. Euren espantsionismoarekin jarraitzen dute, etekinaren erdia baino gehiago herrialde horietatik eskuratuta (BBVA, Iberdrola). Iberdrolaren kasuan, munduan eragin handien eta erresistentzia gehien eragin duten proiektuetako batean parte hartzera eraman du: Belo Monteko urtegia Brasilgo Amazonasen. Badira 23 urte eraikitzen saiatzen ari direla, Raoni buruzagiaren garaitik. Berau eta beste batzuk elkarrizketatu dira "Belo Monte, anuncio de una guerra" filmean, kasu honen inguruko ikuspegi zabal eskainita. Ohorea da guretzat film hau gurekin izatea urtegirako eta zentral hidroelektrikorako (eta beharrezko azpiegitura guztirako) obrak hasi diren une honetan, erresistentzia eta errepresioa areagotuta. Lehen aldiz ikusiko da film hau hemen, izan ere, horretarako itzuli da gaztelerara duela gutxi (eta, ziurrenik, horregatik ez da ikusi Latinoamerikako beste herrialde batzuetan).

Era berean, "Del viento al azul" eta "Los Naua, 20 años después" film katalanak ekarriko ditugu. Biek dakarkigute Ekuador eta Peruko egoera, eta petrolio mugaren aurrerapena Amazonasen "Los Naua, 20 años después" filmaren kasuan. Izenburuak dioen bezala, herri honen egoera erakusten du transnazionalak, besteak beste, Repsol YPF, haiekin harremanetan jarri eta hogei urtera. Herri hau Peruko gas proiekturik handiena, BBVAk ere finantzatua, ezarri den eremuan bizi da. Huaoranien egoera euskal zor ekologikoa lantzen daramagun urte hauetan guztietan salatu eta zabaldu dugu. Pere Hermsek petrolio enpresak sartzearekin loturiko narriadura erakusten duen dokumentu baliotsua eskainiko digu. Gainera, oso modu pertsonal eta intimistan egindako film honek Boliviako meatzaritzarekin erlazionaturiko arazoei ere heltzen die.

Beste ikuspuntu batetik, baina gure "Euskal Herria: La deuda oculta /Ezkutuko Zorra" filmak (gazteleraz zein euskaraz eskainiko da) ere, besteak beste, Boliviako meatzaritzarekin loturiko arazoari eta gure eztainu inportazioari heltzen die. Hau gure laugarren filma da, oraingoan Ekopolekin (Ekonomia Politikoa) batera egina, eta zor ekologikoaren inguruko gure salaketarekin jarraituta oraingo honetan alde batera utzi dugu (ez guztiz) alderdirik energetikoena, gure ekonomiaren beste aspektu batzuez aritzeko, lehen esandako eztainuaz edo arrantzaz, kasu. Eztainua inportatzen da ardo botilak kapsulekin zigilatzeko jarduera hutsalerako. Beste arazo bat, energetikoa ere badena baina elikadura eta nekazaritzarenarekin nahasten dena, palmondo afrikarraren laborantzarena da, azken urteotan munduko leku askotan (Honduras, Kolonbia, Malaysia edo Indonesian) bultzatu dena biodiesela ekoizteko. Indonesiatik etorri zen 2010ean Euskal Herrira inportaturiko olio honen %96 (35.000 tona). Laborantza honen hedapena eragin izugarria izaten ari da ingurumenari zein pertsonei dagokienez. Indiako Ozeanoko uretan gehiegizko arrantzaren eta euskal jardueraren eragina (antxoa arrantzaren murrizketa, etab.) pil-pilean egon da azaletik zenbait krisirekin lotuta egon delako (arrantza-ontzien bahiketa), baina oraindik ez zaio merezi duen arreta jartzen. Espainiako estatuan, Indiako Ozeanoan garatzen den jarduerak 180 milioi euroko etekina eragiten du, 450 milioi izanda jarduera transformatzaileari erreparatuz gero. Arrantzaturiko atunaren %68 handik etortzen da. Arrantza horrek, arraste bidez, beste espezie askoren arrantza eta heriotza dakartza, ingurumen eta gizarte ondorio larriak eraginda.

Somalia bezalako lekuetan filmatzeko zailtasunak herrialde horren egoera dakarkigun beste dokumental batekin ("Tóxica Somalia") arindu ditugu. Gehiegizko arrantzak ez ezik, hondakin oso toxikoen isurketak ere eragina izan du herrialde horretan (oraindik hondakinon konposizioa ezagutu barik: kimikoa, nuklearra). Egoera hori etengabe salatzen ditugun industriekin (kimikoa, nuklearra) loturikoa baino ez da, haien hondakinak prozesa ezinak direlako.

Yes Men bikotearen azken lana ere gurekin izango dugu. Bikoteak harrituta utzi gintuen duela urte batzuk transnazionaletan infiltratzeko bere aktibismo eta dokumental nahasketa zela eta. Dokumental berri honetan (Eguzki Bideoakek banatua), Bhopaleko istripuari heldu diote berriro horren arduraduna, alegia, Down Chemical transnazionala, beste behin salatzeko. Yes Menen proposamenak irudimena eta umore dosi bat dakarzkigu.

Iazko gertakizunen artean gogorarazi nahi dugu zer nolako porrota izan zen Rioko Goi-bileraren berredizioa porrotik gabeko 20 urte ondoren. Horretarako, Tolosan hori hizpide egindako film laburra ekarri dugu: "Berandu baino lehen" ("Antes que sea tarde"). Euskarazko beste aukera bat, beste herrialde batzuetan eragindako ondorioak ez ezik, hemengoak ere aipatzen dituena.

Jasaten ditugun ingurumen arazo ugarien artean, oraingo honetan Sakanan bizitzen ari dena ekarriko dugu, Olaztiko zementuen lantegian hondakinak erretzeko proposamena dela eta. "Etorkizuna errastuz- incinerando el futuro" filmak une honetako gatazka bizienetako bat dakarkigu (hondakinen kudeaketa, errausketa), aipatu Krisi horrekin ere bat datorrena (baliabideak, gehiegizko ekoizpena, kontsumoa, hondakinak).

Horren ingurukoa da "END CIV" (zibilizazioaren amaiera) ere, aurreko beste kasu batzuetan bezala zibilizazioaren amaiera planteatzen duena, baliabideak agortzearen ondorioz.

Beste behin zinemaldi oparoa, proposamen asko eta onak bilduta, apur bat hobeto ulertzeko gertatzen dena, gure lekua egoera honetan/hauetan eta zer edo zer egiteko aukerak.

Eta, beste behin, lan handiak eta interes ekonomiko eza euren egileen aldetik; interes handia, ordea, kasu eta lan hauek ezagut daitezen. Ekozinemaldian ez dugu saririk ematen, denek merezi dute eta. Eskerrik asko zuen ahalegin eta ekarpenagatik.

Sortzen jarraitzen dugu. Proiektatzen jarraitzen dugu. Ikusten jarraitzen dugu. Martxan jarraitzen dugu!

Etiquetas: