Larunbatean, Hendaiako ikastolaren aldeko manifestazioa Baionan

Seaskak, Ipar Euskal Herriko ikastolen elkartea,manifestazioa antolatu du Baionan, datorren larunbaterako, Hendaiako ikastolari suprefetak jarritako debekuak ikastolen eredua arriskuan jartzen duela salatzeko.

Manifestazioa 15:00etatik aurrera Baionako Alderdi Sozialistaren egoitzetik abiatuko da Gobernu frantsesaren ordezkaritza den suprefekturaren aurrean bukatzeko.

Hilaren 12an suprefetak Hendaiako ikastolaren eraikina, «hezkuntza zentro» gisara ere herriko etxeak finantziatzea legez kanpokoa zela baieztatu zuen, Falloux legearen baitan.

Seaskak Ipar Euskal Herriko ikastolen %90a laguntza publikoekin eraikia izan dela gogora ekarri du eta erabaki honek jurisprudentzia ezar dezakeela salatu du, ikastolak arriskuan jarriz.

Etiquetas: