Gipuzkoako Auzitegi Probintzialak Kaleratzeak STOP-en argudioak aintzat hartzen ditu

logotipoGipuzkoa Kaleratzeei STOP.- Gipuzkoako Auzitegi Probintzialak Kaleratzeak Stop Desahucios-en argudioak aintzat hartzen ditu eta Donostiako 1. Epaitegiaren 1. Instantziaren erabakia baliogabetzen du.

Donostiako 1. Epaitegiaren autoak, Iñaki Gonzalez-en, Maileguagatik Kaltetua den Donostiako jubilatuaren eskaerak gutxietsi zituen. Plataformaren abokatuak Audientzia Probintzialaren aurrean apelazio-errekurtso bat aurkeztu zuen. Errekurtso hau aintzat hartua izan da eta, Kutxak Iñakiren lokal bat eskuratu eta gero, honek zeukan 12.000 euroko zorra zela eta exekuzioarekin jarraitzeko eskaera egin zuenetik aurrera egindako jardunen ezabatzea deklaratu du Epaitegiak. 

Audientziak Iñakiren defentsaren alegazioak onartu ditu, Kutxak bere maileguaren titulua Jabetzaren Erregistroan inskribatua ez izatean, ezer erreklamatzeko legitimazioa galtzen duela argudiatzean. Gaur egungo legediari eta bertan ezarritako baldintzen mende egon behar duela gogorazi dio, hau betetzen ari ez denez, jardun judizial guztiak bertan behera uzten ditu.    

Kaleratzeak Stop-eko kideak, pozik gaude Gipuzkoako Auzitegi Probintzialak emandako sententziarekin, eta ondorio positiboak ekar ditzakeela uste dugu. Kutxabank-en eskutik antzeko prozesuak, hau da, prozesuaren parte izateko irizpideak jarraitzen ez dutenek, prozedura askotan ematen ari direla suposa dezakegu, zeinak era berean, bertan behera gelditu daitezkeen horrela izanezkero.

Etiquetas: