Landetxako Auzo Elkartea.- Aldiriko geltoki honen egoera kaxkarra behin eta berriz salatu dugu: ranpako baila ahutsia, dagoen arriskua erraz ikusten da, pertsona nagusiek eta mugikortasunerako arazoak dituztenek zailtasunak dituzte bertaraino iristeko,…
Alderdi político ezberdinei eta udal gobernuari ere azaldu diegu egoeraren larritasuna. Iaz, gure aldetik behin eta berriz eskaera egin, Irungo udalak ADIFeri eskatu zion egoerari irtenbidea bilatu behar zitzaiola, modu azkarrean.
Urte bete ondoren erantzunik gabe jarraitzen dugu. Horregatik prentsaurreko hau deitzeko beharra ikusi dugu, egoeraren berri publikoki emateko.
Ez dugu ulertzen: azpiegitura garestiak burutzen ari diren une honetan ez da obra txiki hau burutzen. Azpiegitura handiaren errentagarritasun soziala zalantzagarria da eta guk eskatzen dugun obrak berriz, aurrekontua askoz txikiagoa dauka eta azaldu dugun arrazoiengatik, obra burutzeko beharra oso argi ikus daiteke.
Auzo elkarte honek publikoki trenetako erakundeei dei egiten diegu trenbide honen sarrera onartezin hau konpon dezan, urgentziaz; eta bidê batez, udal gobernuari eskatzen dio, gai honetan implika dadila.
Bestalde, aipa dezakegu aspalditik auzo elkarte honek Andrearriaga kaletik garai batean tren geltokira zuen sarbidea berriz ere berreskuratu nahi duela azaldu nahi dugu. Izan ere kontutan izan behar da auzotar gehienak geltokirako orain dagoen sarrera bakarretik oso urrun bizi direla eta lehengo sarbide errekuperatuz, trena eta topoa bateratuak izango genituzke. Horrek, gure ustez, auzotarrari eskaintzen dizkion abantailak asko direla aipatu nahi dugu garraio publikoa erabiltzeko orduan. Helburu honekin eta Udalak Adiferi edozein proposamen eman aurretik, Irungo udalarekin bilera bat hegitea eskatu dugu gure irizpideak azaldu nahian. Bilera hori egiteko hiru hilabete pasa dira eta oraindik zain gaude.
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 2459 irakurketak
- Castellano