Irungo Bildu.- Abenduaren 3a, euskararen nazioarteko eguna, bertan dugu. Aurten ere, Irungo hainbat elkartek batera egun honen inguran eta gure hizkuntzaren inguruan egitarau zabala prestatu dute. Korreo honekin batera egitarauren kartela erantsita bidaltzen dizuegu. Egitarauean jarduera ezberdinak ikusiko dituzue. Azaroaren 30a larunbatak hartze du pisu handiena, herri bazkari bat eta guzti. Bertara gerturatu nahi izanez gero txartelak lehenebaihen eskuratzea eskatzen digute, ohiko lekuetan eskuragarri, Moskuko tabernetan.
Gure hizkuntza bultzatzeko aukera paregabea eskaintzen digute gure herriko elkarte hauek, ez dezagun aukera hau galdu eta eman eta eskaini diezaiogun Irunen euskarari behar duen garrantzia eta lekua.
Egitarauko jarduera ezberdinetan parte hartzera animatu nahi zaituztegu.