Presoekin elkartasunak ez du mugarik

Beste behin ere, irundarrek presoekin elkartasunak ez duela mugarik erakutsi zuten.

Joan den larunbatean, eguraldi txarrari aurre eginez, euskal preso eta iheslariak Euskal Herriratzeko eskatu zuten mosaiko erraldoi bat egiten San Juan plazan.

12:15 pasata zirenean, pertsona talde bat plastikozko hitza erraldoiak San Juan plazako lurran kokatzen hasi ziren. I lehengoa, r gero, u ondoren, Irunera hitza osatu arte. Irunera hitzaren albo banatan ipinitako geziek Irungo preso eta iheslariak etxera ekar ditzatela eskatzen zuten.

Irunera hitza ostean hamarnaka lagun elkartu ziren (100 inguru) Herrira logoa eta presoen aldeko banderolekin. Euriak errukirik izan ez duen arren, 10 minutuko kontzentrazioa egin zuten.

Ondoren, udaletxeko arkupeetan eguraldi txarretik babestuz, pintxo eta sagardoak lagunduta berriketaldia izan zuten.

Argazkiak ikusteko....

Etiquetas: