irun.org.- Urriaren erdialdea denean, Gizarte Ongizate Arloak jada konprometitua dauka Gizarte Larrialdietarako Laguntzetarako urte osorako aurreikusia zegoen zuzkidura ekonomikoa
Irungo Udalak ostiral honetan 41.000 euroko gastu osagarria baimendu du 2013ko ekitaldian gizarte larrialdietarako laguntzak emateko; laguntza horiek Tokiko Gobernu Batzarrak 2013ko apiriilaren 10ean egindako bilkuran onartutako irizpideen arabera emango dira.
Gizarte Ongizate Arloko ordezkariak azaltzen zuenez "laguntza hauek Udalak kudeatzen dituen laguntza garrantzitsuenak dira, eta gastu espezifiko batzuei aurre egiteko eta gizarte-bazterketazko edo arriskuzko egoerak arintzeko sortu ziren. Orain bizi dugun egoera dela medio, laguntza horietarako esleitutako zuzkidura ekonomikoa ia osorik konprometitua dago, eta horregatik hartu dugu kontu-sail hori udal fondoekin handitzeko erabakia, eskaera gehiagori aurre egin ahal izateko".
Urriaren 16an, Irungo Udalak 492.692,50 eurotik 480.109,27 euro konprometituak dauzka urte osorako Eusko Jaurlaritzak finantzatzen duen baina udalak kudeatzen duen zuzkidura ekonomiko honetara bideratuta. Horregatik, Gizarte Ongizate arloak 41.000 euro bideratuko ditu urte amaiera arte artatu beharreko eskaerei aurre egiten saiatzeko.
Orain arte 378.116,95 euro ordaindu dira, eta zenbateko hori honela banatu da:
- Etxebizitza: 280.505,02 euro, errenta, ostatu, hipoteka-kreditu eta etxebizitzetako ordainagirietarako (277 laguntza)
- Lehen mailako beharrak: 39.393,70 euro, odontologia, esne-maternizatu, betaurreko eta abarretarako. (65 laguntza)
- Etxebizitzaren ekipamendurako: 5.102,17 euro, altzari eta konponketetarako (9 laguntza).
- Beste kontzeptu batzuetarako, adibidez etxebizitza eskuratzeko gastuetarako eta lehenagoko zorretarako, 53.116,06 euro (45 laguntza).
Laguntza horiek jasotzeko, Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta egon behar da, gutxienez, azken 6 hilabeteetan, eta besteak beste, honako betekizun hau ere bete behar da: zifra jakin batetik beherako irabaziak jaso behar direla (hilean 846 - 1.203 euro arteko kopurua), osatzen den bizikidetza-unitateko kide-kopuruaren arabera.
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 1892 irakurketak
- Castellano