Jaion 2013: increible!

 

foto

lakaxita.org.- Apirilak 20, Irungo kaleetan zehar Jaion ospatu genuen.

Egun polita esnatu zen, eguzkia zeruan eta hodeien arrastorik ez. Goizean goiz, Lakaxita Gaztetxean azkeneko prestaketak egiten egon ginen, eta 4tan Moskurantz abiatu ginen kamioia prestatzera.

Geroz eta jende gehiago elkartuz joan ginen plazan, eta kamioia atera zenerako inoiz baino pertsona gehiago geundela konturatu ginen. Geroz eta pertsona gehiago ginen Irungo kaleak okupatzen.

Bidean zehar, kaleak Boom taldearen The Sonics-en bertsioekin alaitu genituen. Hamargarren Jaion zenez, tartak banatu genituen leku desberdinetan Lakaxita gaztetxea eta beste eragileen eskutik. Adibidez, lehenengo tarta Stop Kaleratzeak-ekin batera Kutxan banatu genuen, beraiei esker diruak balioa galduko duela eskertu. Beste leku bat tarta banatu genuen lekua Renfe izan zen, Lakaxita eta AHT gelditu!-ren artean tarta bat banatu genuen "Zuei esker, zelairik gelditzen ez bada, burdina eta zementua abiadura handian jango duzute" mezuarekin.

Luis Marianon egin genuen geldialdian, globo naranjak puztu genituen Donostiako gazte auziperatuei elkartasuna emateko, eta ondoren, AItor Irazuk Jaionen hamargarren edizioa ospatzeko egindako bertsoa bota zuten.

foto

Jaion iritsi da berriz
Hau da urteroko zita
Hamargarrena jadanik
Urteak doaz harika
Aspaldi zuen irunek
Okupaziorako irrika
Zerillas ta beste batzuk
Porrotak atzean utzita
Baina orain arrakasta 
Hau guztia ikusita
Talde eragile jatetxe
Antzerki eta musika
Irun itxian esperantzei
Dago ate bat irekita
Ortzadarraren kolorez
Ta hauxe da lakaxita

(doinua:habanera)

Lakaxitara iritsi arte bidearekin jarraitu genuen. Han kontzertuak hasi ziren, izugarrizko giro ederrean. Inoren ero ni eta Mushroom Caffeinek kanpoko eszenarioan jo zuten. Eta barnealdean, El desván del macho eta AZ/DZ-k jarraitu zuten.

Gaua bukatzeko, Dj Göo-k musika pintxatu zuen, han zeuden guztiak dantzaraziz. 

Vídeo de Egunon Telebista

_armiarma_ ren argazki-galeria

_armiarma_-ren argazki gehiago:  https://www.dropbox.com

Angula Berria-ren argazki-galeria: 


 

Etiquetas: