Osoko bilkuran egindako galderaren argipena

Irungo Bildu. Atzo Irungo udaleko ohiko osoko bilkura burutu zen eta bertan, egun, herrian ditugun lan gatazketako biren langileak aurkitzen ziren bai aretoan eta baita kalean ere. 

Etxez etxeko zerbitzuko langileek hitza hartu ondoren gure taldeak galdera zuzena egin zion alkate jaunari, gazteleraz: “Usted, como máximo responsable de esta ciudad, ¿va a permitir que los y las trabajadoras que cuidan a las personas mayores de nuestra ciudad, trabajen bajo un convenio estatal?”. Alkate jaunak ohikoa duen moduan, zuzenean egin beharrean adarretatik joaz erantzun zion galderari.

Bildu udal taldetik gure kezka eta izua azaldu genuen herrian lanean dauden langileek lan hitzarmenekin eduki dezaketen egoerarekin. Jakina da, uztailaren 7an agortuta dauden eta itxi egiten ez diren hitzarmenak bertan behera geratu eta estatukoak aplikatzen hasiko direla, honek dakarren lan eskubide eta zerbitzuaren kalitatearen murrizketarekin. 

Ondo dakigu eskumenak zeinenak diren baina are eta hobe dakigu ze langileetaz ari garen eta hauek egiten duten lanaz. Ez dugu uste aldarrikapenak egiteko garaian guk esan behar dugunik non egin behar dituzten, hori ez da zentzuzkoa eta bai ordea jarrera bat adieraztea.

Gure eskaera, zuzena zen, ze jarrera edukiko du alkate jaunak egoera honen aurrean? Eskuak gurutzaturik geratuko da? Langileek eskatzen zioten bezala guk ere errepikatuko dugu; har ezazu jarrera bat, bultza itzazu langileen eskariak, jar zaitez langileen eskubideen alde borrokatzen.

Udal honetan gauden ezkero zerbiztu publikoetako gatazka bizitzen ari gara eta adibide bezala jartzearren etxez etxeko zerbitzuarena izan zen lehenetariko bat, eta ez hartan, ez TAO-OTA-koan eta ezta besteetan ere udal gobernuak ez ditu bere eginbeharrak bete. Beste behin, Irungo zerbitzu publikoetan agertzen diren lan gatazken aurrean gure alkateak ez du ezer egiteko intentziorik.

Irungo BILDU udal taldeak benetako apustua egiten du zerbitzu publikoen alde eta bertan dauden langileen eskubideen borrokan irmo ariko dela adierazi nahi du.

 

Etiquetas: