Ibai Dorronsorok Euskadiko Xakearen txapelketan brontzea lortu du

fotomarlaxkaxake.com.- Durangon maiatzern 25 eta 26an Euskadiko Xake Federakuntzak, antolatutako Euskadiko XXXII. Eskolarteko Jokoak burutu dira, alegia, Infantil eta (2. urteko) Alebin mailako Euskadiko Xake Txapelketa eta bertan taldeko ordezkari bakarra izan dugu, infantil mailan: Ibai Dorronsoro.

Lehia gogorra egon da eta 6 txanden ondoren, bost jokalarik 4,5 punturekin amaitu dute txapelketa eta postuak erabakitzeko hiru desenpate sistema erabaili behar izan dituzte. Ibai Dorronsorok txapelketa bikaina burutu du bidean puntu eta erdi bakarrik utziz eta 1577 puntuko performacea lortuz,  txapeldunarekin galdu, bigarren sailkatuarekin parra egin eta beste partida guztiak irabazi dituelako.  Zorionak txapeldun!

Informazio gehiago

Etiquetas: