Koadrila Eguna eta Herri Bazkaria 2013

fotoBetti Gotti.- Badirudi atzo izan zela baina bost urte pasa dira herri bazkaria antolakuntzarekin hasi ginenetik, Betti Gotti Euskara Kultur Elkarteak Irungo Udalaren laguntzarekin egiten den ekintza da eta krisi garai hauetan hazten eta gauza berriak proposatzen saiatzen dena.

Jende asko mugitzen da herri bazkariaren atzean, Betti Gottiren boluntario taldea eta ezer ez truke jaso gabe laguntzen duten beste lagunak ere badaude. Hemen bakarrik batzuk gaude Irungo Udaleko ordezkariarekin.

Hauek dira aurten kontutan izan behar diren datu garrantzitsuenak:

  • Aurtengo herri bazkaria ekainaren 22an, larunbata, ospatuko dugu FICOBAko 2. eta 3. pabilioietan
  • Iazko lagun kopuru berdina errepikatuko dugu, 1.300-1.400 inguru pertsonekin.
  • Beste urtez, sarreraren prezioa 16 eurotakoa izango da, eta horrekin bazkariaren entrantea, lehenengo eta bigarren platerra, postrea eta kafea eskaintzen dira egunean zehar egiten diren beste ekintzekin batera.
  • Sarrerak salgai izango ditugu hurrengo bi asteetan EKT elkartean (Larretxipi kalea, 12) eta ordutegi hauetan:
    • Ostiraletan (maiatzak 31 eta ekainak 7), 18.30etatik 20.30etara
    • Larunbatetan (ekainak 1 eta 8) 11.30 eta 13.00
  • Beti bezala, jendeari lehenengo egunetik etortzea eskatzen diegu lasaitasunez ibiltzeko, ETA ADIN-TXIKIKOEI (18 URTE BAINO GAZTEEI) EZ EROSTEA ESKATZEN DIEGU EZIN IZANGO DIRELAKO SARTU!
  • Beltza, urdina, berdea eta morearen ondoren, aurtengo herri bazkariaren kolorea laranja izango da.

Informazio gehiago: bettigoitti.com

 

Etiquetas: