KORRIKA 18 gure eskualdetik pasa da. Tenore bitxian igaro arren, bederen, euskararen alde soilik busti ginen. Afari arrakastatsuak burutu ziren Olagarron, Hazian eta EKTn. Era berean, bezperan, Elatzeta elkartekoek barrikotea burutu zuten korrikaren alde.
Ekonomikoki zigortua dugun gure eskualde honetan, saiatu gara aportazio ekonomikoak ere biltzen. Bai kilometroen salmenten bitartez, zein denda eta lantegietan laguntzak eskatuz. Hondarribiko sobre anonimo batek 500euroko sorpresa ekarri digu. Baina tamalez, ez dira antzeko askorik izan. Billete berderik ez dira ugari eta.
Arlo kulturalean, eskualde mailan, bertso saio musikatua izan genuen Pausun. Korrika txikiak, Irunen, Porrotxen bisita jaso zuen txiki eta handien gozamenerako. Poesia musikatua izan genuen hanka-hutsik taldearen eskutik eta Jon Miner eta Intxixu lotiek ere Kabigorrin askatu zituzten beraien akordeak. Zuloak eta Joseba Irazokik ere kontzertua eskaini zuten Hendaian. Prorrotxek ere bere hitzaldi liluragarria eskaini zigun, baina, Irun eta Hondarribiko kaleek goizeko tenore horietan zuten gazte, haur eta euskaltzaleon irri eta korrikarengatik sorturiko hasperenekin geratuko gara. Baita ondoan ditugun hainbat argazki eta bideoekin ere, seguru..
Hondarribiko Kale Nagusian eta Moskun izan genuen harrera... Ibilbideari lotutako gertaera txikiak...Eta behingoz ez ginela ziztu bizian pasa. Berandu hartu eta berandu utzi baikenuen.
Mila esker ere ibilbidean zehar Txalapartaren doinuak ekarri zizkiguten bikoteei.
Baionan eman genion amaiera, eta eskuz esku lekukoak eramandako esaldiaren amaierarako pasartearekin utziko zaituztegu, bihotzez guztiok, txaloka edo kilometroa erosten, zein bestela lagundu gaituzuen oroimenarekin. Batzordekideoi, guztioi ere, mila esker.
Herri hau ere euskaraz pentsatuko dugu, edo ez da izanen. Hautatzen diogun ama hizkuntzaren arabera dago gure herriaren geroa. Erdaraz mintzaraziko gaituztela? Badakigu hori. Herri honek pentsatu beharko du zerbait erdarari buruz, baina herri hau ezin da pentsatu erdaraz, herri hau euskaraz pentsatuko dugu, edo ez da izanen.
Bidasoko KORRIKA 18ren arduraduna
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 1821 irakurketak
- Castellano