Irrati Komunitarioen Europako II. Topaketak

foto

Bigarren aldiz antolatzen ditu Irrati Komunitarioen Jardunaldiak Antxeta Irratiak, Europa Mailako beste Irrati Komunitarioekin burutzen dituen proiektu ezberdinak baliatuz. Duela bi urte burutu zen lehena; 2006ean hasi zen Antxeta Irratia AMARC Mundu mailako irrati komunitarioen elkartearen barnean lan egiten.

Aurten topaketak Donostian burutuko dira hedapen handiagoa lortzeko helburuz. Jardunaldien barnean bi hitzaldi burutuko dira Kutxa Ekitaldi Aretoan. Lehena astazkenean izango da, Maiatzak 29, "Irlandako Hizkuntza Politika" izenarekin, Near FMko Ciaran Murray eta Failte FM-ko Fergus O'Hir-en presentziarekin. Ostiralean, Maiatzak 31 burutuko da bigarren hitzaldia, "Herri Maputxeak eta adierazpen askatasuna" izango direlarik aipagai; Bertan parte hartuko dute Maria Pia Matta AMARCeko lehendakariak, Elisa Garcia antropologoak eta Gabriela Ines Llanguiano gazte maputxeak.

 

Etiquetas: