Pirritx, Porrotx eta Marimotots Hondarribian

Bidasoako AEK-ek antolatuta eta Hondarribiako Udalaren laguntzarekin, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek "bizipoza" ikuskizun berria aurkeztuko dute abenduaren 7an Hondarribian.

Ikuskizuna Hondarribiako Hondartza kiroldegian izango da eta bi saio eskainiko dute, bata 16:00etan eta bestea 18:30ean.

Sarrera bakoitzak 7€ balio du eta AEK Irungo euskaltegian (Legia karrika, 6) astelehenetik ostiralera eta Hondarribiko Kirol portuko turismo bulegoan, asteartetik igandera salgai daude.

Haur guztiek erosi behar dute sarrera, baita bi urtetik beherakoek ere.

Etiquetas: