Maiatzaren lehenean murrizketei eta eskubide urraketei aurre egiteko kalera ateratzeko deia luzatzen die EH BILDUK herritarrei

logotipo Erasoak ekidin eta gure eskubideak babesteko herri harresia eraiki behar da.

Maiatzaren lehena dela eta, Irungo EH BILDU udal taldeak,  Euskal Herri luze zabalean langileon eskubideen alde eta murrizketen aurka burutuko diren mobilizaziotan parte hartzeko deia luzatzen die herritar orori.

Biharko eguna, krisi egoera hau sortu dutenei mesede egiten dien errezetak alde batera utzi eta gehiengoaren eskubideen defentsan herri harresi bat eraikitzeko kalera ateratzea inoiz baino beharrezkoa da.

Egun honetan burutuko diren mobilizazio guztiak babesten baditugu ere, honako hauek indartzeko dei berezia egiten dugu:

    • Maiatzak 1, asteazkena, eguerdiko 12etan LAB sindikatuak deituta  Oreretan burutuko den manifestazioan.
    • Maiatzak 1, asteazkena, arratsaldeko  7,30etan Erletxeak deituta  Irunen (Pio XII plazatik - Moskuraino)  burutuko den manifestazioan.

Etiquetas: