Aste Kulturala Landetxan urriaren 6tik 12ra

kartelaGaurko egunean Landetxa Auzo Elkarteak bereziki ASTE KULTURAlaren berri eman nahi du. Aurtengo urtean 21. ASTE KULTURALA ospatzen baitugu urriaren 6tik 12ra.

Aurtengo ere AUZOLANAREN KULTURA azpimarratuko dugun arren,  AUZOTAR BAT EDO BATZUEN INIZIATIBAK nola aberasten duen guztion bizitza azpimarratu nahi dugu, pertsona batzuk gaitasuna dute ekimen puntual bat martxan jarri eta auzo guztiarentzat onura bihurtzeko. Lehengo eta egungo bizilagunek dituzte jarrera horiek. Horregatik, ohikoa denez, aste kulturala auzo elkarteko kideek boluntarioki antolatzeaz gain, auzoko elkarte eta pertsona askoren laguntza izan dugu eta hori eskertzen hasi nahi dugu prentsaurrekoa.

Esan bezala egitaraua zabala da eta aste oso batean zehar egingo dira ekintzak.

Astean zehar, astelehenetik ostegunera, sukaldaritza ikastaroen 20. Edizioa burutuko da Hegazti elkartean 18:00etan.

Astelehena 6,  Javier Alberdi Hondarribiko sagardotegitik etorriko zaigu edizio honi hasiera ematera.

Asteartea 7,  Alameda jatetxeko Gorka Txapartegi etorriko da asteartean.

Asteazkena 8,  Arzak Jatetxean dabilen Mikel Sorazu Echave gerturatuko da Hegaztiko suetara.

Ostegunak 9, Madalen Julian Perez. Krisiaren aurkako udazkeneko menua prestatuko digu urte askotan irakasle ibili den emakume honek.

Eta aurten berezia izango da, ostiralean, urriak 10ean aurten auzoan martxan jarri den baratz komunitarioko kideek ere, bertako barazkiekin plater goxo batzuk prestatzera animatu baitira. Tartean bertako eta japoniako zaporea izango duten plater goxoak dastatzeko aukera izango da.

Astean zehar ere, astearte eta ostegunean arratsaldeko 16:00etan “Zelai Buru” jubilatuen elkarteren eskutik, Ibilaldi neurtua izango dugu adin guztietako pertsonentzat. Abiapuntua auzo elkartea izango da animatzen diren guztientzako.

Haur eta Gazteentzat ere hainbat egitasmo prestatu dituzte ludoteka, Martindozeneako Gaztelekuko hezitzaileek, eta Gazte Landetxako kideek.  Asteartean adibidez, “argazki tour” egingo dute Elatzetako ikastetxeko ikasleekin. Ikastetxeak ere egitasmo hauekin bat egiten duela berriro ere agerian utziaz. Ostiralean berriz, “Auzo Altxorra” antolatu da 4-12 urteetako haur eta gazteentzat eta egun horretan 8 urtetik gorako gaztetxoentzat sukaldaritza dibertigarria: litxarkeriekin egindako platerak prestatuko dituzte. On egin diezaiela!

eskuorria probatan eusk

Bizilagun batzuk aspaldiko urteetan antolatzen dute hilabeteko lehen astelehenean zineforuma eta aste kulturalean ere hitzordua izango dugu ostiralean arratsaldeko 19:30tan.

Larunbatean berriz, “euskal jaiak” hartuko dio tokia. Laugarren urtez goizeko 9tan hasiko da eguna.
Goizeko 9:00etan auzoko txistulariak abiatuko dira auzoko kaleetatik. Goizeko 11:00etatik aurrera auzoko frontoian abiaraziko dira ekintzak: Ordu honetan pintxoen salmenta hasiko da eta auzoko elkarteen laguntza eta lanari esker burutuko da ekimen hau. Baratz komunitarioko kideak ere bertan izango dira egitasmo honen berri emateko bai eta Peruko elkarte bat ere.

11:00etan marmitako txapelketari hasiera emango zaio. Sukaldari hauek egindako bazkari goxoarekin eta beste jaki batzuekin batera egingo dugu “kantu-bazkaria” auzo elkartean. Dagoeneko 10€ko txartelak salgai daude auzoko denda ezberdinetan (auzo elkarteko taberna, Noray, Estanko eta Larrean)
Aurten ere omenaldia egingo dugu. 1964 urtean auzoko liburutegia abian jarri zuten gizon eta emakumeei eskertu nahi diegu egindako lana. Beraien iniziatibari esker, irakurtzeko aukera eta zaletasuna zabaldu baitzen gure auzoan. Aldez aurretik, ostegunean, arratsaldeko 8:00tan, liburutegiaren irekiera izango dugu. Urteetan erdi itxirik izan dugu eta urte betean, auzolanean egindako lanari esker, bai haur eta gazteen eta bai helduen liburutegia berriz ere irekiko dugu.  
 
Arratsaldean berriz, 17:30tan auzoko familia batzuk osatutako “madres hij@s y viceversa” taldekoek, antzara jolas erraldoia antolatu dute frontoian. Seme alabek gurasoekin dibertitzeko espazioa sortu nahi dute eta ondoren dantzaldia izango da baldin eta euririk egiten ez badu. Euria egiten badu bertan behera geratuko da ekintza.

Igandea, urriak 12, auzoko historiari buruzko bisita egin ohi da. Aurten gainera modu berezian, izan ere 1900 urtetik gaur egun arte gure auzoaren bilakaera ikusteko hainbat argazki jarri dugu auzoko dendetan. Ikasturtean zehar gure historiaz, garapenaz, aldaketez pentsatu eta ikasteko aukera izango dugu antolatuko diren tailer batzuei esker.  Eta guzti horri hasiera emateko beste modua baserrien inguruko gertakizunak ezagutzea izango da. Bertako historia, pertsonak, ohiturak, ea. Aurten gainera, bisita hau oso modu berezian egingo dugu: Txu txu trenean ibiliko baikara baserri batetik bestera. Plaza mugatuak direnez, aldez aurretik txartela hartu beharko da auzo elkarteko tabernan. Txartelak euro 1 balio du. Hiru txanda izango dira. 10:00etan lehendabizikoa gaztelera; 12:00etan bigarrena euskaraz eta 17:00tan berriz, elebidun.

11:30etan ere, famili giroan, Antojuko Errotara joango gara sagardoa nola egiten den ikustera. Irteera Elatzeta eskola pareko bus geltokian izango da. Ekintza honetarako ere plaza mugatuak dira eta Auzo Elkartean izena ematea komeni da.

12:30etan toka txapelketa izango da auzo elkartean “Zelai Buru” jubilatuen elkarteak antolaturik.  
17:00etan urtean zehar astero egiten diren ekintzetako irakasleek erakustaldi bat egingo dute. Afrikar dantzak, zumba, kapoeira, sabel dantza eta areto dantza ikusteko aukera izango dugu eta ziur aski, praktikatzeko ere. Izan ere haur, gazte eta helduontzat pausu erraz batzuk ere erakutsiko digute anima gaitezen.

Hau da aurtengo urtean auzoko eragile askoren artean prestatu dugun aste kulturala. Izan ere, antolatzaile gisa ibili gara: auzotar bolondresak, auzoko familien taldea, Elatzeta elkartea;  Errealaren lagunak, Hegazti Elkartea, Gazte Landetxa, Gaztelekua-Ludoteka,  Zelai Buru jubilatuen elkartea eta Landetxa auzo elkartea.

Eta LAGUNTZAILEAK   berriz,  Elatzeta Eskola, Urteko ekintzetako irakasleak, Kateko kirolzale elkartea, auzoko dendariak, Irungo udala, Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza.

Etiquetas: