El Espazioko enplegu asteko eskaintzetan izen ematea

cartelUrriaren 31tik azaroaren 3ra bitarte, Irungo eta Hondarribiko biztanleek izena eman ahal izango dute www.elespazio.com web gunean argitaratutako lan eskaintzetan.

Guztira, pertsona bakoitzak hiru eskari egin ahal izango ditu. Curriculum Vitaea entregatu beharko du gainera, formatu digitalean. Enpresek ezarritako hautagaien zerrenda betetzerakoan, lan eskaintzak ezabatu egingo dira.

Aukeratze prozesua azaroaren 12an egingo da, Ficoban. Enpresen hitzorduetarako egutegia mugatua da, beraz, baldintzetara hoberen egokitzen diren pertsonekin bilduko dira bakarrik. Hala ere, gainontzeko Curriculu Vitaeak ere jasoko dituzte enpresek.

Informazio gehiago www.elespazio.com en edo 943 633 160 telefono zenbakian

Etiquetas: