Tomas Elgorriaga Kunze hondarribiarra Alemaniako Manheim herrian atxilotu zuten atzo ostiralean. Alemaniako Ikerketa Kriminaleko Bulego Federalak (BKA), Polizia Nazionalak eta CNIk elkarrekin egindako operazio batean atxilotu zuten iheslari politikoa.
Gaur eguerdian, San Pedro kalean, "Tomas askatu!, aski da!" eta "Tomas Elgorriaga Alemanian atxilotua, hau ez da bidea!" lemapetan hamarnaka lagun bildu dira atxiloketa salatzeko.
Bihar, igandea, 13:00etan, San Pedro kaletik abiatuko da manifestazio bat iheslari hondarribiarraren atxiloketa salatzeko.
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 1345 irakurketak
- Castellano