Larunbatean, GALek eraildako Peru eta Stein iheslariak gogoan izango dituzte Hendaian

Heldu den otsailaren 8an, 30 urte beteko dira Bixente Perurena "Peru" eta Angel Gurmindo "Stein" euskal errefuxiatuak GALek erail zituela Hendaian, Segundo Marey bahitu zuten lekutik 200 bat metrora.

Otsailaren 8an, larunbata, 18:00tan, Hendaiako Daniel Ugarte pilotalekuan (Beltzenian) egingo den ekitaldian Peru eta Stein gogoan izango dituzte. Bertan, besteak beste, Aitor Gorosabel, Amets eta Maialen Arzallus, Aire Ahizpak, Sustrai Colina, Bide Ertzean, Odei Barroso, Xutik, Mikel Markez parte hartuko dute.

1984ko otsailaren 8an, 19:55etan, Hendaiako Aizpurdi kaleko 37. zenbakian, GALek bi euskal iheslari erail zituzten: Bixente Perurena "Peru" -37 urtekoa eta oreretarra- eta Angel Gurmindo "Stein" -34 urtekoa eta olaztiarra-. Bixente Perurena emaztearekin eta hiru alabarekin bizi zen Hendaian, eta haien etxebizitzaren aurrean Steinekin batera tirokatu zituzten biak autora zihoazenean.



 

Etiquetas: