319 aje eramangarriak ekaineko langabezi datuei esker

EAEn eta Gipuzkoan bezala gure eskualdean ere langabezia jaitsi da ekainean.

Irunen 258 pertsonak ezabatu dute bere izena Lanbide zerrendetan. Gaur egun, 5027 lagun daude euskal enplegu zerbitzuan izena emanda, biztanleria aktiboaren %17,1 hain zuzen. Iazko ekaineko hilabetearekin konparatua 217 langabe gutxiago daude orain Irunen.

Hondarribian ere 61 behargin gutxiago zeuden langabezian ekaina amaieran. Azken urtean 49 langabe gutxiago daude ondoko herrian. Gaur egun 892 hondarrabitar daude Lanbide zerrendetan, biztanleria aktiboaren %11.

Adinaren arabera, tarte guztietan jaitsi da langabezia eta sektore guztietan ere.

Etiquetas: