5083 langabe erregistratuak Irunen

Abuztuak azken hilabeteetako beheranzko joera hautsi du. Azken hilabetean zehar 131 pertsonatan igo da langabezia Behe Bidasoan. Zehazki: 120 pertsona Irunen eta 11 Hondarribian.

Gaur egun, Irunen, 5083 lagun daude euskal enplegu zerbitzuan izena emanda, biztanleria aktiboaren %17,3 hain zuzen. Iazko abuztuko hilabetearekin konparatua 33 langabe gutxiago daude orain Irunen.

Hondarribian, iazko abuztutik aurtengora pertsona bat gutxiago dago langabezian. Gaur egun 882 hondarrabitar daude Lanbide zerrendetan.

Bidasoa eskualdeko langabezi tasa % 15,9koa da (% 17,3 Irungoa eta % 10,8  Hondarribikoa), % 13,6 Gipuzkoakoa, eta EAEkoa berriz % 15,6 da.

Sektoreka,nekazaritza eta arrantzan 4 langabe gutxiago izan ziren abuztuan. Gainontzeko sektoreetan langabezia igo egin zen, zerbitzuetan batez ere.

Adinaren arabera, tarte guztietan eman zen igoera.

Gizarte Segurantzan izena emandakoen kopurua ere jaitsi egin da. Hegoalde osoan, 7.338 lagun gutxiago zeuden Gizarte Segurantzan abuztu amaieran.

Etiquetas: