Kimu berdeak lehortu egin dira

taula

Iraileko langabeziari buruzko datuen arabera, Madrilgo eta Lakuako gobernuen kimu berdeak lehortu egin dira.

Bi hilabete jarraian gora egin du langabeziak gure eskualdean. Abuztuan baino 109 behargin gehiago zeuden lanik gabe iraila amaieran Bidasoaldean, zehazki: 77 pertsona Irunen eta 32 Hondarribian.

Irunen, gaur egun, 5.160 lagun daude euskal enplegu zerbitzuan izena emanda, biztanleria aktiboaren %17,5 hain zuzen. Iazko iraileko hilabetearekin konparatua 164 langabe gutxiago daude orain.

Hondarribian, irailean 32 langabe gehiago egon dira, iazko irailetik aurtengora 12 pertsona gutxiago daude langabezian. Gaur egun 914 hondarrabitar daude Lanbide zerrendetan.

Gipuzkoako eskualdeen artean langabezi tasa gehien duena da Bidasoa. Bidasoa eskualdeko langabezi tasa % 16,2koa da (% 17,5 Irungoa eta % 11,2 Hondarribikoa), % 13,6 Gipuzkoakoa, eta EAEkoa berriz % 15,7 da.

Ekonomi jarduaren arabera, sektore guztietan langabezia igo egin zen eraikuntza eta industria ezik.

Adinaren arabera, tarte guztietan eman da igoera.

Etiquetas: