2013an 240 langabe gutxiago gure eskualdean

Gaur jakitera eman dituzten datuen arabera, azken urtean 180 lagun gutxiago daude langabezian Irunen eta 60 lagun gutxiago Hondarribian.

Abenduan, Irunen, 243 pertsonak ezabatu dute bere izena Lanbide zerrendetan. Gaur egun, 5049 lagun daude euskal enplegu zerbitzuan izena emanda, biztanleria aktiboaren %17,5 hain zuzen.

Hondarribian ere 37 behargin gutxiago daude langabezian abenduaren amaieran. Egun, 898 hondarrabitar daude Lanbide zerrendetan, biztanleria aktiboaren %11,5.

Bai abenduan bai 2013 urtean, zerbitzu sektorean batez ere jaitsi da langabezia.

Baina kontuz, Gipuzkoako eskualdeen artean langabezi tasa gehien duena da Bidasoa eta Gizarte Segurantzan izena emanda daudenak ere jaitsi ziren 2013an. Azken urtean, 14.408 lagun gutxiago daude afiliatuta Gizarte Segurantzan Hego Euskal Herrian.

Etiquetas: