Urtarrilan berriro ere igo egin zen langabezia Bidasoaldean

Urtarrilan 184 irundar gehiagok eman dute bere izena Lanbiden. Gaur egun, 5233 lagun daude euskal enplegu zerbitzuan izena emanda, biztanleria aktiboaren %18,2 hain zuzen. Iazko urtarrileko hilabetearekin konparatua 175 langabe gutxiago daude orain Irunen.

Hondarribian, urtarrilan 83 langabe gehiago egon dira, iazko urtarriletiktik aurtengora 9 pertsona gutxiago daude langabezian. Gaur egun 981 hondarrabitar daude Lanbide zerrendetan.

Gipuzkoako eskualdeen artean langabezi tasa gehien duena da Bidasoa. Bidasoa eskualdeko langabezi tasa % 17koa da (% 18,2 Irungoa eta % 12,6  Hondarribikoa), % 14,4 Gipuzkoakoa, eta EAEkoa berriz % 16,5 da .

Sektoreka,eraikuntzan 3 langabe gutxiago izan ziren urtarrilean. Gainontzeko sektoreetan langabezia igo egin zen.

Adinaren arabera, tarte guztietan eman zen igoera.  Eta sexua aztertzen badugu, emakumeak, berriz ere, kaltetuenak izan dira.

Gizarte Segurantzan izena emanda daudenak ere jaitsi ziren urteko lehen hilabetean. Azken hilabetean, 9.128 lagun gutxiago daude afiliatuta Gizarte Segurantzan EAEn eta 869 gutxiago Gipuzkoan.

Etiquetas: