"El Rocio" norabide onean joango da erreformekin, Bidasoaldea ez behintzat

Fatima Bañez, Espainiako Enplegu eta Gizarte Segurantza ministroa, otsaileko langabezia datuekin baikor agertu da, baina Irunen hiru hilabete jarraian igo da langabezia.

Otsailan 34 irundar gehiagok eman dute bere izena Lanbiden. Gaur egun, 5267 lagun daude euskal enplegu zerbitzuan izena emanda, biztanleria aktiboaren %17,9 hain zuzen. Iazko otsaileko hilabetearekin konparatua 278 langabe gutxiago daude orain Irunen.

Hondarribian, otsailan 21 langabe gehiago egon dira, iazko otsailetik aurtengora 28 pertsona gutxiago daude langabezian. Gaur egun 1002 hondarrabitar daude Lanbide zerrendetan.

Gipuzkoako eskualdeen artean langabezi tasa gehien duena da Bidasoa. Bidasoa eskualdeko langabezi tasa % 16,7koa da (% 17,9 Irungoa eta % 12,3 Hondarribikoa), % 14,2 Gipuzkoakoa, eta EAEkoa berriz % 16,3 da .

Sektoreka,eraikuntzan 6 langabe gutxiago izan ziren urtarrilean. Gainontzeko sektoreetan langabezia igo egin zen.

Adinaren arabera, tarte guztietan eman zen igoera.  Eta sexua aztertzen badugu, emakumeak, berriz ere, kaltetuenak izan dira.

Gainera, iazko otsailetik aurtengora Gizarte Segurantzan 26.200 kotizatzaile galdu ditu Hego Euskal Herriak.

Kontratu kopuruak behera ere egin du otsailean joan den urtarrilarekin alderatuta: 15.361 kontratu gutxiago eta %7,6 bakarrik kontratu mugagabeak izan dira.

Etiquetas: