Maiatzan ere langabezia jaitsi da

Jakitera eman dituzten datuen arabera, azken hilabetean 79 lagun gutxiago daude langabezian Irunen eta 40 lagun gutxiago Hondarribian.

Gaur egun, Irunen, 5285 lagun daude euskal enplegu zerbitzuan izena emanda, biztanleria aktiboaren %18 hain zuzen.

Hondarribian ere 40 behargin gutxiago daude langabezian maiatzaren amaieran. Egun, 953 hondarrabitar daude Lanbide zerrendetan, biztanleria aktiboaren %11,7.

Sektore guztietan jaitsi da langabezia -zerbitzuetan jaitsi da gehien-, aurretik enplegurik ez zutenen artean izan ezik.

Maiatzak 2 albiste ona utzi dizkigu,langabezia jaitsiera eta Hego Euskal Herrian Gizarte Segurantzan izena emanda daudenen kopurua igoera.

Baina lorailak ere datu txarra utzi digu, ia sinatu diren kontratu oroak denboraldirakoak dira.

Etiquetas: