Israelekiko Boikot-erako eta Palestinarekiko solidaritaterako deia

Argazki bat pertsonekin Palestinarekiko solidaritatean egiten da.

PalestinaFreeArgazkiaIrun Palestinarekin.- Amorruz eta ezintasunez bizi izan ditugu azkenengo asteetan Israelek Gazaren aurka burutu dituen erasoak, genozidio odoltsu baten azkenengo pasartea bilakatuz.

Txunditurik uzten gaitu Israelek Palestinar herriaren aurka zigorgabetasun osoz dihardutea, EEBBen eta Europaren onespen inperialistaren babespean. Honi bizkarra emanez, azkenengo urteetan ehundaka irundar izan gara palestinar herriari elkartasuna adierazi diogunak eta sionismoari hortzak erakutsi dizkiogunak. Zorionak deneri!

Era berean, sarraski honen aurrean komunikabide ezberdinek darabilten informazioak harridura handiz jasotzen dugu. Ejertzito baten bonbardaketak eta palestinarren zatitik jaurtitzen diren suziriak maila berean jartzea ez da zilegia. 66 urtetako okupazioaren ondoren, milioka palestinar kanporatuak izan direnean, Palestinak bere lurralde historikoaren %12ra mugatua izan denean, ez da zilegia distantziakidetasun terminoetan aritzea. Ez da posible.

Palestinar herriari elkartasuna adierazteko modurik egokiena Israeli boikota egitea da. Palestinar okupazioarekin amaitzeko, palestinar errefuxiatuek itzultzeko duten eskubidea onartzeko zein azken batean, palestinar herriaren askatasuna lortzeko tresna eraginkorrena da boikot dinamika.

Euskal Herrian alderdi politiko, instituzio, enpresa eta Eusko Jaurlaritza bera estatu sionistarekin kolaboratzen dutenen artean ditugu.

  • Palestinarekin elkartasuna etenik gabe adieraztera deitzen ditugu herritarrak.
  • Euskal gizartea Israelí boikot kanpainarekin konpromisoak hartzera deitzen dugu.

Euskal Herria sionismotik askatuko den herria izatea lortu behar dugu! Guztien konpromisoarekin, eguneroko lanarekin. Palestina askea izan dezagun. Haien garaipena gurea izango delako!

Palestina Askatu! Israeli Boikota!

Etiquetas: