6100 bidasotar lanik gabe, hoietatik 3391 emakumeak dira

tabla

Azken hilabetean zehar 26 pertsonatan igo da langabezia Behe Bidasoan. Zehazki: 15 pertsona Irunen eta 11 Hondarribian.

Gaur egun, Irunen, 5175 lagun daude euskal enplegu zerbitzuan izena emanda, biztanleria aktiboaren %17,6 hain zuzen. Iazko urriko hilabetearekin konparatua 139 langabe gutxiago daude orain Irunen.

Hondarribian, iazko abuztutik aurtengora 32 pertsona gutxiago daude langabezian. Gaur egun 925 hondarrabitar daude Lanbide zerrendetan.

Bidasoa eskualdeko langabezi tasa % 16,3koa da (% 17,6 Irungoa eta % 11,4  Hondarribikoa), % 13,7 Gipuzkoakoa, eta EAEkoa berriz % 15,8 da.

Eraikuntza da langabezia gehien hazi den sektorea

Adinaren arabera, tarte guztietan eman zen igoera.  Eta sexua aztertzen badugu, emakumeak, berriz ere, kaltetuenak izan dira.

Etiquetas: