1979tik goiti, azaroaren 3. astean instalatua duen ohidura salbuetsi gabe, AKELARRE elkarteak bere « 25. Txotxongilo Egunak – 25ème Festival de Marionnettes »proposatzen duen 2014eko azaroaren 17tik 23ra.
Bistan denez, antolakuntza printzipioak atxikiak dira :
- lehenik, emanaldi guziak euskaraz emanak dira ;
- ondotik, eskolako munduarerikiko idekidura atxikia da : 1 300 ikasle 140 helduz lagundurik etorriko dira 7 saioetan parte hartzerat. Bi emanaldi proposatuak zaizkie : bat lehen mailako ikasleentzat (6-10 urtekoak) BEHI BI’S Taldearen « MURUEN BIDAIA » emanaldia eta bigarrena ama-eskolako klaseentzat (3-5 urtekoak) TXOTXONGILLO Taldeak « ITSASMINEZ » emanen du.
- azkenik, idekidura sorkuntza artistikoari berrikuntza batzuekin, erakusketa batekin eta Mendi Zolan Kulturgunean emanak izanen diren bi emanaldiekin.
Berrikuntzeri buruz, Sokoburuko plazan zabalduak izanen azaroaren 22an, larunbatez merkatuaren bitartean (10ak30tan eta 11ak30tan) : alde batetik, Christophe PAVIAren « Mystérieuses coiffures et son monde de marionnettes - Orrazkera misteriotsuak eta txotxongiloen bere mundua» ikusteko parada izanen dugu; eta bestalde, Iñaki MATA famatuak Euskal Herri osoa eta Hego-Amerikako herri gehienak zeharkatu dituena, karrikako emanaldi pizgarri eta… irringarri bat proposatuko digu gurpil-aulki bati eta batekin lotuak diren txotxongilo eta pailazo batek publikoarekin duten harremanean oinarritua baita : ikustekoa eta … preziatzeko. Helburua da publikoa eramaitea eta gonbidatzea ondoan den MENDI ZOLANen den erakusketa ikusterat.
« KONTU KONTARI » erakusketa TXOTXONGILLO Taldeak proposaturik MENDI ZOLANen iraganen da azaroaren 18tik 23rat, bisita gidatuak izanen dira azaroaren 19an, asteazkenez (15ak-16ak-17ak) eta azaroaren 22an, larunbatez (11etan eta 12etan, merkatuaren animazioaren ondotik).
Eta azkenik, Mendi Zolanen antolatuak diren bi emanaldiak: lehenik, azaroaren 22an, larunbatez (16etan) publiko guzieri idekia zaien « IRAUNGORRIKO MARIMIRI », ZURRUNKA Taldearekin, ondotik azaroaren 23an, igandez (goizeko 11etan), festibalaren amaiera KURKULUXETAN taldeari argi beltzean oinarritzen den bere emanaldi ohargarriarekin emana izan zaio, musiko klasikoaren eta Vivaldiren « Lau urtaroak »-en mundu « magikoan » sarraziko gaitu « Urtaroak VIVALDIren Begietatik »-ekin : haurrei eta burasoei egokitua : kolore biziki ederrak emanaldi polit batentzat !!