Ekintzak Irunen, erregearen abdikazioaren ondoren

Fo

“Nicolás Guerendiain” Irungo Errepublikarrak.- Manifestaldi ugari izan dira erregearen abdikazioari eta ondorengotzari buruzko albistearen ondoren. Ekainaren 2an bertan, Irunen, gure elkarteak elkarretaratze baterako deia egin zuen San Juan plazan.

Jende asko bildu zen bertan eta manifestaldi txiki baten ondoren, komunikatu bat irakurri eta bertan zeuden guztiek bat egin zuten harekin, baita Ezker Anitza-Izquierda Unida, Gazte Komunistak, PCE-EPK, EH Bildu, Podemos-Ahal dugu alderdiek ere.

Manifestaldiaren ondoren irakurri zen komunikatua

Juan carlos erregeak abdikatu egin du.

Monarkiak agertu duen despotismoa, gainbehera eta ustelkeriaren irudia
Garbitzeko helburuarekin, estatuaren buruzagitzaren ordezkapena, itxuraldaketa ariketa bat besterik ez da.

Baina arazoaren funtsa ez da erregea nor behar duen izan, baizik eta interes orokorrari bizkar emanez, klase oligarkikoen pribilegioak bermatzen dituen sistema politiko bat dugula. Eta estatuaren buruzagitza monarkiko hau -instituzio matxista, anakronikoa eta atzerakoia- da, azken batean, bere estatusa bermatzen duena.

Franco diktatore kriminal eta genozidak, kasta politikoaren onarpenarekin eta estatuko herrialdeen borondatea errespetatu gabe hautatu zuen estatu ereduari jarraipena eman nahi zaio.

Ez gara fidatzen herritarrak adingabekotzat jotzen gaituzten politikarietaz, estatuaren ereduari buruz erabakitzeko dugun gaitasuna urritzen dutenak, demokrazia hitza uneoro ezpainetan dutenak baina gai garrantsitsuei buruz herriak berak erabakitzea eragozten dutenak.

Estatuaren ereduaren inguruan erreferenduma nahi dugu. Ez dago erregearen ordezkapena gauzatzeko lege organiko bat egiteko beharrik, bai ordea estatuaren ereduaren inguruan kontsulta popularra gauzatzeko lege organikoa.

Benetazko demokrazia orain!
Pantomimarik ez!
Monarkiari ez!
Erabakitzeko eskubidea!
Errepublikaren alde!
Erreferenduma orain!

“Nicolás Guerendiain” Irungo Errepublikarrak, Ezker Anitza-Izquierda Unida, Gazte Komunistak, PCE-EPK, EH Bildu, Podemos.

 


Etiquetas: