Ahotsa.infok ekoiztu duen bideo erreportai honek desobedientzia zibilaren inguruan hausnarketa egiten du, beti ere epaiketa politikoen aurkako herri harresien testuinguruan. Gainera, Loiolan izandako Aske Guneko gertatutakoaren inguruko kronika da, bertan biltzen dira auziperatuen lagun eta senideen testigantzak.
Epaiketa politikoei, eta horien ondorioz ematen ari diren zigorrei, aurre egiteko azken garaietan Euskal Herrian altxatu diren Aske Gune eta Herri Harresien inguruko bideo erreportaia egin du Ahotsa.infok.
Dokumental labur honetan (30 minutu baino gutxiago ditu) Espainiako Auzitegi Nazionalean epaitzen ari diren 28 gazte independentisten lagun eta senideen testigantzak bildu dira. Pertsona hauek guztiek gertutik bizi izan zuten Loiolako Aske Gunea eta bere hustutzea Ertzaintzaren eskutik. Eneko Villegas eta Garazi Autor auziperatuek ere parte hartu dute.
Loiolako Aske Gunean presente egon zen Ahotsa.info zuzeneko emisioa egiten, baina hala ere, lan hau egin ahal izateko, Info7 Irratia, Topatu eta Argia bezalako herri komunikabideen laguntza behar izan du. Haien ikusentzunezkoak eta audioak ezinbestekoak izan baitira dokumentaltxo honetan.
Lan hau dvd formatoan salduko da azaroaren 8tik aurrera, 5 euroren truke. Ohiko lekuetan erosteko aukera izango da. baita ere. Hauetaz gain, eskubide zibil eta politikoen alde, Iruñean egun horretan 17.30etan Antoniutti parketik aterako den manifestazioan ere salgai izango dira. Bildutako dirua Ahotsa.info proiektu komunikatiboa finantziatzeko erabiliko da, horrelako lanak ekoizten jarraitu ahal izateko.
Dokumental labur honen trailerra sarean ikusgai dago:
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 1672 irakurketak
- Castellano