Gaur osteguna, dispertsioaren aurkako kontzentrazioa

Atzo Arkaitz Bellon Puerto I-en zegoen euskal preso politikoa hilik topatu zuten, dirudienez bihotzekoak jota, etxetik mila kilometro baino gehiagora.

36 urte zituen gazte elorriotarrak, eta hamahiru urte eta hiru hilabeteko zigorra betetzen ari zen kale eraso batean parte hartzea egotzita. Hiru hilabete barru zen zigorra kitatzekoa, maiatzean.

Urtebetean hil den hirugarren euskal presoa da Bellon. Angel Figeroa iazko martxoaren 14an hil zen, zigorra etxean betetzen ari zela, eta Xabier Lopez Peña martxoaren 30ean, Fleury kartzelan ondoezik jarri ondoren.

Elkarretatzea 20:00tan, San Juan plazan deitu dute.

Etiquetas: