Etxerat. Juan Jose Rego Vidal euskal preso politikoak garuneko isuria izan zuen pasa den otsailaren 23an. 75 urteko preso donostiarra, duela 2 urte eta erditik hona etxean preso zigorra betetzen ari da bihotzeko gaixotasun larria dela eta. Rego Vidalek 4 egun eman ditu Donostia Ospitalean ingresatua.
Irunen bizi den Donostiako preso politikoari botika eta erabateko atsedena hartzeko agindu dute medikuek.
Juan Jose Regoren egoera bereziki larria da. 1939an jaio zen preso gaixoa, 2012.urtetik darama zigorra etxean betetzen, kontrol neurri zorrotz eta ordutegi berezien pean. Egun, goizeko 10.00etatik 15.00tara soilik atera daiteke etxetik. Asteartero Martuteneko espetxera sinatzera joan beharra du, non hankan lotuta daraman kontrol-gailua berrikusten dioten.
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 1838 irakurketak
- Castellano