Gipuzkoako Kaleratzeak Stop eta IRPH Stop elkarteek Andoni Ortuzar jauna irmoki gezurtatzen dute

Idatzi bateratu honen bitartez, Gipuzkoako Kaleratzeak Stop eta IRPH Stop elkarteek Andoni Ortuzar jauna irmoki gezurtatu nahi dugu. Ortuzar jaunak, albiste-agentzi ezagun bati egindako adierazpenetan, hauxe esan du kaleratzeen eta IRPHaren inguruan: «Kutxabank es precisamente la entidad financiera más dada al acuerdo para solventar esas cuestiones».

Ez dakigu zeIN datu dituen PNVren presidenteak hori esateko. Gure elkarteak bi arazo hauek kaltetutako familiek eta egoera horretan dudenak laguntzen dabiltzan bolondresek osatzen dituzte, eta esan dezakegu guztiz aurkakoa dela errealitatea: Kutxabank da, diferentziaz gainera, akordiorako malgutasun gutxien duena eta gupidagabeena fede oneko zordunekin negoziatzeko garaian, eta IRPH aplikatzean ere bai.

Kutxabank da epaitegietan ejekuzio gehien eskatu dituen entitatea. Eta Kaleratzeak Stop-en laguntzaz etxebizitza ordainetan ematea edota banketxeekin akordio batetara iristea lortu dutenen zerrendan, kasu bat bera ere ez dago Kutxabanki dagokionik. Kontuan hartuta gure lurraldean mailegu gehien dituen entitatea dela, ondorioa argia da.

Estatu mailan ere, Kutxabank ezaguna egin da gupidagabeen jokatzen duten banketxeetako bat delako. Ada Colau, garai hartan PAH-ren bozeramaile zenak, horixe esan zuen 2014ko otsailean Donostian izan zenean, Kutxaren aurka IRPH aplikatzeagatik jarri genuen salaketa babestera etorrita. Eta orain dela oso gutxi ikusi dugu, Kutxabankek Madrilen Jorgeren familia indarrez kaleratu duenean, tartean hiru adin txikiko zeudelarik, horietako bat 20 egunetako haurra.

Eta IRPHari dagokionean, beste hainbeste. Kutxabankek gaur egun iadanik desagertu den IRPH Cajas aplikatzen darrai, eta hori egiten du 2013ko ekainean Eusko Legebiltzarretik jaso zuen deialdiari entzungor eginda. Gipuzkoako Batzar Nagusi, Diputazio eta hogeitik gora udaletxeri ere muzin egiten die horrela. IRPH Cajas aplikatzen darrai nahiz eta berriki ezagutu den epai batek, zeinek Kutxbank zigortzen duen IRPHaren arabera kobraturiko interesak itzultzera, argi ezartzen duen «gutxienez 2013 ko uztailaren 29tik» IRPH Cajasen araberako hipotekak «Euribor+1 indizearen arabera kobratuak beharko lukete izan, aldeek horrela adostu zutelako».

Ortuzar jaunari kalteturiko familienganako errespetu handiagoa exijitzen diogu. Denak ez du balio euren borroka partidistetan. Ez jolastu gure
sufrimenduarekin. Gainera, Kutxabanken administrazio kontseilua gehiengo absolutuz kontrolatzen duen alderdiko presidente da, eta ondorioz entitate honen jokabide antisozialen erantzule zuzena.

Etiquetas: