Heriotza berriaren aurrean TAS-eko komunikatua

concentra2602Atzo Txingudi Antisexistak antolatutako kontzentrazioan irakurritako komunikatua

Emakume baten erailketak elkartu gaitu gaur hemen

Horrelako istorioak egunero errepikatzen dira, eta guk uste baino gertuago gainera. Indarkeria matxista, egun, gure jendarteko arazo larrienetariko bat da. Maila sozial, adin, arraza edota etnien zeharkakoa da. Edonon gertatzen da. Milaka emakume bizi dira beren etxeetan ikaraturik eta ehunka dira hiriko gune ilunen batean erasoturik sentitu direnak.

Ezin ditugu era honetako erasoak eta hilketak bere horretan utzi eta normaltzat hartu. Denen artean erantzuten jarraitu behar dugu. Instituzioei indarkeria matxistaren aurkako neurriak hartzeko eskatu behar diegu, eta biztanleriaren erdiak sufritzen dugun arazoaren aurrean jendartea kontzientziatu. Prebentzioaren alorrean lan egin behar dugu.

Horregatik sortu zen TAS, eraso hauen aurrean erantzun herritarra eta kolektiboa pizteko, eta hemen gaude, adostutako protokolo hori berriro martxan jartzen, guk nahi baino maizago kalera atera behar dugun arren.
Geroz eta gehiago gara berdintasunaren aldeko bide honetan; horregatik, herritar guztiei dei egin nahi diegu erantzun kolektibo honen parte izan daitezen.

ERANTZUNIK GABEKO ERASORIK EZ!!

Etiquetas: