AHT Gelditu! Elkarlanak deituta protesta egin dute hamarnaka lagunek Kursaalen AHT eta proiektu txikitzaileak gelditzea eskatzeko. Mugitu! Mugimenduko kideek Urkullu lehendakariaren hitza-hartzea eten dute bestalde.
Atzo asteazkena, arratsaldeko 5,30ean Donostiako Kursaalean Eusko Jaurlaritzak antolaturiko “25 urte jasangarritasunaren alde” lelodun ekitaldia hasi da. Urkullu hasi denean AHTri desobedientzia aldarrikatzen duen Mugitu! mugimenduko 7 lagunek eszenatokira igo ondoren “AHT jasangaitza” eta “EAJ hipokritak” lelodun kartelak erakutsi dituzte azpiegitura erraldoi honen aurka kantak eta aldarriak oihukatzen lehendakariak bukaera ofiziala eman dio ekitaldi honi. Urkullu jauna hizketan zituzten bitartean.
Ekitaldia 2 minutuz eten da. Lehendakariaren segurtasun zerbitzuak ekintzaileak azkar eta oso modu zakarrean Kursaaletik bota ditu. Ondoren, zazpiak identifikatuak izan dira. Protesta ekintzaren bitartean eskuorriak banatu dira. Bestalde, Kursaal kanpoaldean AHT Gelditu Elkarlanak deiturik “Hau al da zuen jasangarritasuna? AHTrik ez, Proiektu Txikitzaileak Stop” lelopean elkarretaratzea burutu da.
AHTren aurkako Mugitu! Mugimenduaren Komunikatua
HIPOKRESIA JASANGARRIA
'Jasangarritasuna' egungo gezurrik handienetarikoa da. Baliabideen xahuketaren, petrolioaren gailurraren, aldaketa klimatikoaren eta, nola ez, azpiegitura txikitzaile eta ezbeharrezkoen inposaketaren aroan bizi gara. Azken horien artean AHTa dago. Hala ere, egun 'jasangarritasunaren' ideia markak, produktuak eta, zergatik ez, politikoak publizitatzeko erabiltzen den eszenatoki ideologikoaren parte izatera pasa da.
Egun Eusko Jaurlaritzak 'jasangarri' gisa aurkezten du harrokeriaz bere burua eta bitartean AHTa bultzatzen jarraitzen du, Euskal Herrian inoiz egindako azpiegiturarik txikitzaileena. Ingurumena gogor erasotzearekin batera (zuloak barne), baliabideen xahuketa ikaragarria dakar (materiala, energetikoa, ekonomikoa), guztion etorkizuna hipotekatzen duelarik.
AHTren aurkako Mugitu!Mugimendu-tik, mundu honetan jasangarria den bakarra, gobernatzen dutenen hipokresia nazkagarria besterik ez dela salatzen dugu, gaurkoan PNVk, eta bertako Iñigo Urkullu lehendakariak eta Ana Oregi-k, ordezkatzen dutena. AHT desobeditzera deitzen dugu eta obren berehalako gelditzea exijitzen dugu.
AHT GELDITU! Elkarlanaren Komunikatua
Hau al da zuen jasangarritasuna? Proiektu Txikitzaileak Stop! AHTrik Ez!
AHT Gelditu! Elkarlana koordinakundeak, “25 urte jasangarritasunaren alde” lelopean Eusko Jaurlaritzak azaroaren 5ean asteazkenean 17:30ean Donostiako Kursaal Jauregian antolatutako ekitaldia salatzen du. Propaganda hutseko helburua besterik ez du; AHT bezalako azpiegitura handiak dakarten benetako inpaktu ekonomikoa, soziala eta ingurugiro-inpaktuak herritarrei ezkutatu nahian dabiltza. Duela 25 urte, 1989an, AHTren eraikuntzari dagokionean lehenengo erabakiak hartu zituzten Eusko Jaurlaritza eta nafar gobernu desberdinak, eztabaida sozialetik at, eta badirudi gutxieneko autokritika egin gabe Eusko Jaurlaritzak garai hura ospatu nahi duela. Eusko Jaurlaritzaren “aurpegi garbitzea” eta makro-proiektuen benetako inpaktuak hitz atseginekin era zitalean mozorrotu nahi duen hori salatzeko 17:00etan Kursaal Jauregian elkarretaratzea deitzen dugu.
Ekitaldi honetan, Iñigo Urkullu Lehendakariak eta Ana Oregi Ingurugiro-sailburuak parte hartuko dute, hau da, zentzugabeko AHTren obrekin jarraitzeko EAEko ardura politikoa dutenak eta AHT Eusko Jaurlaritzako apustu politiko eta enpresari nagusi bihurtu dutenak. Ardura eza larria da Urkullu Lehendakariak eraikuntza enpresak gustura izateaz, oinarrizko behar sozialak asetzeaz baino kezkatuago egotea.
Horregatik, AHTz eta jasangarritasunaz hitz egiten dutenean, zera ezkutatzen dute:
- AHTk lurra mintzea dakar: edonork froga dezake Debagoiena, Goierri, Tolosaldea, Hernani edo Galdakaon AHTk ekartzen duen lurraldearen izugarrizko okupazioa, zatiketa, zabortegien sorkuntza eta suntsiketa.
- AHTk lurralde desoreka larria eragiten ditu: kapitalen komunikazio azkarra da begiesten du.
- AHTren gastu ekonomikoak, jasanezinak dira eta oraindik proiektuaren kostu osoaren % 60 inguru gastatzeke dute. Hau da, giza baliabide publikoak xahutzen ditu eta zor publikoa sortzen du.
- Lanaren sorkuntza kontu hutsa da: AHTren lanak gainera, lan prekarioaren sinonimo dira eta 14 orduko lanaldiak dituzte, gehigarri, segurtasun baldintza jasangaitza izanik. Guzti hau, ez ikusiaren eginez eta administrazio publikoaren konplizitatea izanik gauzatzen dute.
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 1758 irakurketak
- Castellano