Sententziak Kutxabank kondenatzen du

cartel

IRPH Cajas  interes tipoa abusuzkoa izateagatik baliogabetua Kutxabanken mailegu batetan.

Epaiak Kutxabank bidegabe kobraturiko interesak itzuli eta Euribor+1 ordezkoa aplikatzera zigortzen du.

Kaltedunak IRPH Stop plataformako kide dira eta Kaleratzeak Stop-en talde juridikoko Maite Ortiz eta Jose María Erauskin abokatuen laguntzaz aurkeztu zuten salaketa bere osotasunean onartua izan da.

Epaiketa pasa den otsailaren 17an Donostiako epaitegietan ospatu zen eta PAH-ren bozeramale den Ada Colau bertan izan zen, espreski Donostiara etorri baitzen.

Gaur, 2014ko maiatzaren 6an, IRPH Stop, IRPHaren kaltedunen Gipuzkoako elkarteak mailegu batetan IRPH indize bat abusuzkoa izateagatik baliogabetzen duen lehen epaia ospatzen du. Elkarteak oso modu positiboan hartzen du epaia, abusuzko klausulen inguruko 93/13/CEE direktiba europearren oinarritzen dena, eta IRPHa entitateek manipulatu dezaketen indizea eta beraz legediaren kontrakoa dela ezartzen duena.

Kutxabank zigortua izan da salaketa jarri duten kaltedunei IRPH Cajas eta Euribor+1 indizeen arteko diferentzia bueltatzera, eta aurrerantzean IRPH Cajas aplikatzeari uztera. Kutxabank-ek izulitako diruaren legezko interesa eta prozedimentuaren kostak ere ordaindu beharko ditu.

Gainera, epaiak errieta egiten dio Kutxabank-i 2013ko azaroaren 1ean IRPH Cajas ofizialki desagertu ondoren ere aplikatzen jarraitzen duelako. Banketxeak gaur egun ere aplikatzen darrai, Gasteizko legebiltzar, udaletxe, Gipuzkoako Foru Aldundi eta Batzar Nagusien eskaerei entzungor eginez.

Kutxabankek hogei egun ditu orain epaiari helegitea jartzeko, baina elkartetik dei zuzena egiten diegu entitatearen kudeatzaile politikoei helegiteari uko egin eta epaia onartu dezaten, eta IRPHaren edozein aldaeraren kaltedun guztiei zabaldu dezaten.

IRPH Stop Gipuzkoa

IRPHaren Kaltedunen Gipuzkoako Elkartea - Plataforma de Afectados por el IRPH de Gipuzkoa

www.irphstop.plazan.net

Etiquetas: