Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako Kaleratzeak Stop - Hipotekaren Kaltetuen Elkarteek Rajoy-k bankuei egin dien opari berria salatzen dute

Espainiar gobernuak PROZEDURA ZIBILEKO LEGEA aldatu du, EUROPAR BATASUNEKO JUSTIZIA EPAITEGIAK pasa den uztailaren 17ko epaiaren bidez eman dion makilakadaren ondorioz. Epai horren bidez PAH JURIDIKOAREN salaketa kontuan hartua izan da. Bertan salatzen zen hipoteka kontratuetan abusuzko klausularik egotea baztertzen duten auto judizialen aurka helegiterik jartzeko aukerarik ez dutela fede oneko zordunek, banku-entitateek aldiz helegitea jartzeko aukera duten bitartean.

Alderdi Popularrak, fede oneko zordunen alde Europar Batasuneko Justizia Epaitegiak hala agintzen dioenean bakarrik egiten duenak, ez du beste irtenbiderik izan eta pasa den irailaren 6an, larunbatez, BOE-an argitaratu du Irailaren 5eko 11/2014 “konkurtsoen gaineko premiazko neurrien” Lege Dekretua. Bertan estafa finantziarioen biktima diren eta exekuzio hipotekario baten mehatxupean dauden ZORDUNEI HILABE BAKARREKO EPEA eman die, Lege Dekretuaren argitaratzearen hurrengo egunetik hasita.

Uste dugu epe hau iraingarria dela, bere garaian helegitea jarri izan ezin zuenak helegitea jarri ahal izateko, hipotea-eskritura guztiek dituzten abusuzko klausulak aplikatzea ekidin ahal izateko.
Bestalde, argi eta garbi dakusagu gobernuak berriz ere bankuen alde egiten duela, aukera berri bat galdu baitu Prozedura Zibileko Legearen 698 artikulua aldatzeko. Izan ere, Europar Batasuneko Justizia Epaitegiaren 2014ko uztailaren 17ko epaian (C-169/14 Sánchez Morcillo BBVAren aurka), berriz ere esaten zen Kontseiluaren 1993ko apirilaren 5eko 93/13/CEE Direktibaren 7.artikuluko lehen atala, kontsumitzaileekin sinaturiko kontratuetako abusuzko klausulen ingurukoa eta Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Gutunaren 47. artikuluaren inguruan, espainiarra bezalako exekuzio prozeduren aurkakotzat ulertu behar dela. Izan ere, prozedura espainiarrak zehazten du exekuzio hipotekarioak ezingo direla gelditu, hau da, kalusularen bat abusuzkoa dela ezagutzen duen epaileari ez dio uzten bere behin betiko epaiaren eraginkortasun osoa bermatuko duen behin behineko neurririk hartzen.

Hau biktimentzako irain berri bat da, eta borrero finantziarioentzako opari bat. Eta exekuzio hipotekarien kopurua aurreko urteetako maila dramatiko berdinean jarraitzen duen une batean dator, langabeziak eta pobreziak gora egiten duten bitartean, banketxeen eta IBEXean kotizatzen duten enpresa handien irabaziek bezalaxe.
Euskadiko Hipotekaren Kaltedunen Elkarteak ez gara aspertuko maula finantziarioaren ondorioz pobreturiko fede oneko zordunen egoera benetan hobetuko duten neurriak eskatzeaz. Neurri hauek gure Lege Ekimen Herrikoian zeuden, Rajoy-ren lege hipotekarioak traizio egin zion lege ekimenean. Etxea ordainetan ematea eta alokairu soziala edota zorra kitatzea dira neurri hauek, eta tamalez Euskadin mailegu gehien eman dituen banketxeak, KUTXABANKek, sistematikoki ukatzen ditu, nahiz eta aurtengo urtearen lehen erdian 76 milioi euroko irabaziak izan, 2013an baino %57,3 gehiago.

Azkenik, dei egiten diegu Euskadiko epaitegietan ohiko etxekizitza exekutatzeako eskariak dituzten herritar guztiei gertuen duten Plataformarekin hartuemantean jartzeko.
Telefonoak http://stopdesahucios.plazan.net/ webgunean topatuko dituzte, eta autonomia erkidegoko hiru hiriburutakoak hauek dira: Donostia: 669 428 598, Bilbo: 610 891 789, eta Gasteiz: 616 385 471.

BAI, POSIBLE DA.

Etiquetas: