Fermori elkartasuna San Juan plazara eraman zuten

Atzo arratsaldean, San Juan plazan, 100 lagun bildu ziren "estradiziorik ez!- Fermo askatu!" lemapean Fermin Vilari elkartasuna adierazteko. Ostegunean, Beslfasteko epaitegi batek Irungo preso politikoa estatu espainolera estraditatzeko baimena eman zuen.

Irundarraren abokatuak Auzitegiaren aurrean helegitea aurkeztea erabakitzen ari dira.

Fermo, 2010ko ekainaren 24an, 23:30tan Belfasten PSNIk (Ipar Irlandako polizia) atxilotu zuen Guardia Zibilaren laguntzarekin. Harrezkeroztik, Ipar Irlandako Lisburn hiriko Maghaberry espetxean preso dago.

Etiquetas: