Lehen aukera informazio jardunaldia

Datorren ostegunean, hilaren 16an, 12:00etan eta 16:00etan, El Espazioko bulegoetan, bi informazio-bilera egingo dira, gazteak kontratatzeko Lehen Aukera programara atxikitzeko betekizunei buruz.

Lehen Aukera programa Lanbidek eta Europako Gizarte Fondoak finantzatuta dago, eta lanean ari ez eta hezkuntzako edo prestakuntzako jardueretan ere parte hartzen ez duten 16tik 30 urtera bitarteko gazteen kontratazioa sustatzen du.

Espero da laguntza horrekin eskualdeko enpresa ugari animatuko dela gazteak kontratatzera. Gazte horiek betekizun konplexu samar batzuk bete beharko dituzte, eta horregatik egingo dira informazio-saioak.

www.elespazio.com bidez izena eman ahal izango da.

Etiquetas: