Brigadak 2015

Neguaren hotzena iristear bada ere, datorren udarari so egin diogu Askapenako kideok eta gurekin batera herri ezberdinetako borrokak bertatik bertara bizitzera gonbidatu nahi zaitugu: badatoz #brigadak15

Asko izan dira Euskal Herritik motxila konpromisoz, gogoz eta irrikaz beteta beste herrietako borrokak ezagutu eta esperientziak elkar trukatzera joandakoak. Brigadak herrien arteko elkartasuna baina gehiago dira azken batean; borrokan ari garen herrion arteko aitortza bat, jarrera eta ardura, arnasa, esnatzea…. Brigadista izatea gure herrien askapenean borrokan ari garenon arteko harremanak eraikitzea da, hariak irutea.

Argentina, Uruguay, Venezuela, Bolibia, Palestina eta Saharar lurralde okupatuez gain, pasa den urtean, Gaztela, Aragoi eta Herrialde Katalanetara brigadak antolatu genituen aurrenekoz. Udara honetarako, sare internazionalista hori zabaltzeko bidean, borroka esperientzia berriekin aberastego helmuga berriak lantzen ari gara. Laster izango duzu informazio guztia www.askapena.org atarian.

Lekuan leku gainera, datozen hilabeteetan zehar brigaden aurkezpenak burutuko ditugu pasa den urteko brigadisten parte hartzearekin batera. Hitzaldiak, argazki erakusteka, egun guztiko ekitaldiak, kontzertuak... Deialdi guzti hauek apurka batu eta hemen erraztuko dizkizugu.

Askapenatik beste behin esperientzia hau bizitzera gonbidatu nahi zaitugu, lurralde okupatuetako testigantzak entzun, langileen esku dauden lantegi berreskuratuak ikusi, herri boterean oinarritutako auzoen egunerokotasunaz ikasi eta bertako errealitatea lehen eskutik ezagutzera.

Interesa, zalantzak, galderak dituzula ere idatzi lasai brigadak@askapena.org helbidera. Jarriko gara zurekin harremanetan eta guztia argitzen ahaleginduko.

Izen emateko epea martxoaren 31ean itxiko dugu.

Elkarrekin herrion borrokak irutera goaz!

Etiquetas: