Aitor Kerejeta alkatearen agerraldia Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen, berdintasunaren eta herritarren partaidetzaren batzordean

agiriaHondarribiko EH Bildu.- Gaur asteazkena, arratsaldeko 15:30etan EH Bilduk eskatuta Aitor Kerejeta Hondarribiko Alkateak Gasteizko Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen, berdintasunaren eta herritarren partaidetzaren batzordean agerraldia egingo du.

Agerraldia, EH Bildu taldeko Lur Etxeberria Iradi legebiltzarkideak egindako eskariari jarraituz egingo du, Hondarribiko Alardearen inguruan Udal Gobernuak oro har eta Alkateak zehazki daukan inplikazioa eta jarrera azal dezan.

Agerraldia ez da jendaurrekoa, baina bideo-seinalea Internet bidez jarraitu daiteke, Eusko Legebiltzarraren web orrian jarrita dauden bi kanaletako bat aukeratuta.

Jatorrizkoa:http://bideoak.parlam.euskadi.net/ramgen/broadcast/elpv/zuzen01.rm?useho...

Jatorrizkoa:http://bideoak.parlam.euskadi.net/ramgen/broadcast/elpv/zuzen02.rm?useho...

Etiquetas: