San Pedro eta San Marcial-en herriko jaiak

cartelBadatozela, badatozela!! Aurtengo Irungo San Pedro eta San Martzial jaiak gainean ditugu! Martxoa geroztik albiste txarrak besterik ez ditugu entzun Urdanibia plazaren inguruan, baina gaurkoan ez!

Gaurkoan jaietan zehar plazaren inguruan egingo diren ekintzen programa aurkeztu nahi dugu.

Ekainaren 23an emango zaie hasiera kuadrilen arteko jetsiera eginez. 26an, berriz, 2. eskuko merkadiloa eta txokolatada izango ditugu;

27an kuadrilen arteko olinpiadak eta kontzertuak (Sangre De Mono eta Luz De Putas) besteak beste.

Ekainaren 28an, bazkari herrikoia, urtero txosna eskatu, baina aurten ez jartzea erabaki dutenei babes ekonomikoa eman diezaiegun, baita elektrotxaranga eta Culto Cultivoren kontzertua ere. Bukatzeko, uztailaren 1an, bertso saioa egongo da eguerdian Amets Arzallus, Alaia Martin, Jon Maia, eta Aitor Errazkinen bertsolari eta Zuhaitz Olazabal gai jartzailearen eskutik, eta arratsaldean berriz, urteroko pelota partidoaren ostean trikipoteoa.

Egitaraua xumea da, baina aldi berean helburua betetzeko balio duena, jaiak herrian mantentzea!

JAIAK HERRIAN NAHI DITUGULAKO OZTOPOEN GAINETIK LORTUKO DUGU!! 

Etiquetas: